Gasteizko Graffitiak, euskaraz emango den ikastaro baten protagonistak.

Pilarreko gizarte etxeak ikastaro bat eskaintzen du, euskaraz, graffitien munduaren inguruan. Graffitiak baditu mila aurpegi: spray kultura alternatiboaren bideetatik du izena ikastaroak, eta Fill in Culture elkarteak emango du. Hamar saio izango dira guztira, urriaren 4tik abenduaren 20ra bitarteko asteazkenetan, 19:30etik 21:00etara.

Fill in Culture elkarteko kideak diren Egoitz K. eta Aratz RB. arituko dira irakasle, eta bertan graffitiaren munduaz jardungo dute, paretetan eta beste hainbat gainazaletan idazteko eta pintatzeko behar hori ulertzen saitzeko eta alde positiboak zein negatiboak mahai gainean jartzeko. Besteak beste, Estatu Batuetako jatorritik planeta osora egingo dute jauzi ikastaroan, graffitiaren historian emakumeek jokatu duten papera aztertuko dute, street art eta muralismoarekiko harremanak ere mintzagai izango dituzte… eta arreta berezia eskainiko diote euskal graffitiari, batez ere gure hirikoari. Ibilbide bat ere eskainiko du ikastaroak, Gasteizko kaleetan ikus daitezkeen graffitiak elkarrekin ezagutu eta baloratzeko.

Izena emateko epea zabalik dago, edozein gizarte etxetan zein interneten bidez (www.vitoria-gasteiz.org).

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Crea un blog o un sitio web gratuitos con WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: