‘Hondartzarako trena’ jadanik martxan da. Gasteizetik Donostira.

Renfek salmentan jarri ditu jada Gipuzkoara doan ‘Hondartzarako trena’-aren txartelak. Zerbitzuak, Gasteiz Donostiarekin lotzen ditu eta egunero ibiliko da, bi noranzkoetan, uztailaren 1etik, larunbata, abuztuaren 31ra bitartean, osteguna.

Zerbitzuak 449 serieko tren berriekin egingo dira, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako toki berezia eta egokitutako komunak dituztenak. Halaber, tren mota hauek aire girotua, eserleku etzangarriak, maletategiak, entxufea eta oin-euskarria eserlekuetan, irakurketarako argia eta bizikleten garraiorako esparrua dute ere.

Zerbitzu zabalagoak eta hobeak

449 serieko tren berriek erosotasun handiagoa eta barruko diseinu berria eskaini ez ezik, mugikortasun murriztua duten pertsonen beharrizanetara erabat egokituta dagoen bagoi zentral bat eskaintzen dute ere. Gainera, balioaniztun esparru bat dauka janari eta edari auto-salmenta makinekin. Tren bakoitzak 258 eserleku eskaintzen ditu.

Distantzia Ertaineko tren hau Gasteizetik irteten da goizeko 8:57etan. Agurainen etenaldia egiten du eta Donostiara 10:48etan ailegatzen da. Donostiatik bueltako ibilbidea 19:57etan izango da, 21:45etan Gasteizen helmuga izanik.

‘Hondartzarako trena’ honen ezartzearekin, gasteiztarrak La Concha eta Gros hondartzetara hurbildu eta egunaz gozatu ahal izango dute salneurri murriztuetan. Joan-etorriko bidaiaren salneurria Gasteizetik Donostiako geltokira 19,90 eurokoa da.

Tren txartel hauek geltoki, bidaia agentzia, auto-salmenta makina, 912 320 320 telefono zenbaki berrian eta http://www.renfe.com webgunean eros daitezke.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Blog de WordPress.com.

Subir ↑

A %d blogueros les gusta esto: